Arkupe merkatarien eta ostalarien elkarteak Erosi Orion kanpaina jarri du martxan aurten ere, herriko merkataritza sustatzeko. Atzo hasita, datorren astelehenera arte egongo da martxan, hilaren 24ra arte.
Herriko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrek txartel bat jasoko dute. Txartela ireki eta unean bertan jakingo dute saria lortu duten ala ez: 10, 50 eta 100 euroko erosketa-bonuak banatuko dituzte, baita bestelako sariak ere: poltsak, aterkiak, etab.
Guztira 2.000 euroko balioa duten sariak banatuko dituzte. Saririk lortzen ez dutenek, dena dela, beste zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute txartel berarekin: bi lagunentzako 300 euroko balioa duen hiru eguneko egonaldia zozkatuko da azaroaren 24an.
Bertatik beratarako merkataritza sustatuz
Egitasmoaren helburua herritarren ohiturak aldatzea da, erosketak herrian egin ditzaten eta, hartara, bertatik bertarako merkataritza sustatu dezaten.
Arkuperentzat, garrantzitsua da merkataritza sektore indartsua izatea herriaren ekonomiarako eta gertuko sare sozialak indartzeko.