Gorengo Mailan dabiltzan Orioko Futbol Taldeko gizon-emakumeek ez dute zorterik izan asteburu honetan. Mendibeltzen lehiatu dira biak, eta bi partidak porrotarekin amaitu dituzte.
Gizonezkoek 0-1 galdu zuten larunbatean Oiartzunen aurka, eta hamahirugarren dira sailkapenean, 11 punturekin. Datorren astean Urki taldearen aurka lehiatuko dira, Eibarren. Puntu bat gutxiagorekin, hamalaugarren dira eibartarrak sailkapenean.
Emakumezkoak igandean lehiatu ziren Elgoibarren aurka, eta horiek ere ez zuten garaipenik lortu. 0-2 emaitzarekin galdu zuten partida, eta sailkapenean 11. postuan daude, 13 punturekin. Datorren asteburuan partida gogorra izango dute, gainera, hirugarren sailkatuta dagoen Intxaurdi izango baitute aurrez aurre horien etxean.