Ohitura da sanikolasetan gaztetxoen Kamel Ziani Krosa jokatzea. Orioko Atletismo Taldeak, ordea, data aldatzea erabaki du abenduaren 7an Gipuzkoako Kros Txapelketa izango delako Ordizian (Gipuzkoa), eta beraz, bezperako data mantenduz gero, "haur oso gutxi" espero zituztela Orioko lehian.
Hori horrela izanda, gaztetxoek korrika hasi dute gaurko eguna Muntoko zelaian, alde batetik bestera lasterka. Aurten ere korrikalari mordoa bildu du hitzorduak. Goizeko 10:30ean eman diote hasiera lasterketari, eta adin tarte bakoitzera egokitutako lasterketa osatu dute parte hartzaileek. Infantil mailako neska-mutilak izan dira korrika egiten lehenak, eta jarraian alebin eta benjamin kategorietako korrikalariek hartu diete lekukoa.
Eguraldia lagun, Gipuzkoako txoko guztietatik etorritako korrikalariak eta euren familiak bildu dira, eta giro paregabea izan da Muntoko zelaian.