Iriki Begik elkartea "oso gustura", aurtengo arropa bilketarekin

Julene Sorarrain

Iriki Begik elkarteak antolatuta, gizonezkoen neguko arropa biltzen aritu dira asteburuan, SOS Arrazakeria taldeari bidaltzeko helburuarekin. Elkarteko kideak "oso eskertuta" daude oriotarren parte hartzearekin, izan ere, hamar bat kaxa bete dituzte bildutako materialarekin.

Iriki Begik elkarteko kideak gustura dira herritarrek beste behin egindako ekarpenarekin. Atzo arratsaldean eta gaur goizean izan dira Herriko Plazan neguko arropa eta materiala biltzen, SOS Arrazakeria elkarteari bidaltzeko helburuarekin. Arropaz betetako hainbat kaxa handi bete dituzte, eta eguerdi parean azaldu dira SOS Arrazakeria elkartekoak, bildutakoa jasotzera. 

Hori horrela, elkarteko kideek eskerrak eman nahi dizkie oriotarrei, beste urte batez bere aletxoa jarri izanagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide