Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo egin zuen aurtengo Kirolgala, Donostian, Tabakaleran, eta hainbat kirolarik nahiz taldek jaso zuten aitortza ekitaldian.
Orio Arraunketa Elkarteak jaso zuen Kirol Meritu saria, aurten osatutako denboraldia tarteko. Izan ere, gizonezkoen traineru nagusiak Eusko Label liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu, eta emakumeen traineruak Euskotren ligan nahiz Kontxako Banderan hirugarren postua lortu du. Orio B taldea, berriz, KAE2 ligan txapeldun izan da, eta arraun eskolakoek inoizko urrezko domina gehien irabazi dituzte Espainiako Txapelketan.
Atzoko ekitaldiak 400 bat lagun elkartu ziren, tartean kirolariak nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, hala nola Eider Mendoza ahaldun nagusia eta Goizane Alvarez Kultura eta Kirol diputatua.