Harri Handien Gipuzkoako Txapelketan lehiatuko da gaur Aimar Galarraga

Aritz Mutiozabal

Aimar Galarraga harri jasotzen (Ataria)

Zizurkilgo (Gipuzkoa) Intxaur pilotalekuan izango da txapelketa arratsaldean, eta oriotarrarekin batera, Jokin Eizmendi zarauztarra eta Gari Garmendia idiazabaldarra ariko dira.

Harri Handien Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da gaur Zizurkilgo (Gipuzkoa) Intxaur pilotalekuan, 18:00etan hasita, eta Aimar Galarraga oriotarra ariko da nor baino nor lehian, Jokin Eizmendi zarauztarrarekin eta Gari Garmendia idiazabaldarrarekin batera. Galarragak txapelketa txukuna egin eta sorpresa eman asmo du, nahiz eta faboritoa Eizmendi den, iazko txapelduna.

Lau harrirekin egin beharko dituzte lanak harri jasotzaileek: 200 kiloko errektangularrarekin, 175 kiloko zilindro koparekin, 150 kiloko kubikoarekin eta 165 kiloko bolarekin, hain zuzen ere. Harri bakoitzarekin 2 minutuko saio bana egingo dute kirolariek, eta, guztira, kilo gehien jasotzen duen kirolarientzat izango da txapela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide