Azaroaren 22an, larunbatarekin, Arizona antzezlana eskainiko dute Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek Kultur Etxean, 19:00etan. Sarrera 10 euro kostatuko da, eta gaurtik aurrera eros daitezke, Turismo Bulegoan. Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahalko ditu, eta honakoa da Turismo Bulegoko ordutegia:
- Asteartea: 09:30–13:30
- Asteazkenetik ostiralera: 09:30–13:30 eta 16:00 –19: 00
- Larunbata: 09:30–15:00
- Igandea eta jaiegunak: 10:00–14:00
Obraren edukiari dagokionez, antzezlanak migrazioa, mugak, diskurtso politikoak eta obedientzia bezalako gaiak ditu hizpide, eta umoretik heltzen die guztiei. Txalo Produkzioak-en ekoizpenak 75 minutuko iraupena du, eta Kepa Errasti eta Esteban Roel arduratu dira lanaren zuzendaritzaz.