'Bizi udazkena' esperimentazio tailerra eskainiko du Orioko Herri Ikastolak hilaren 22an

Onintza Lete Arrieta 2025eko azaroaren 12a

Hostoak udazkenean. (Pixabay)

Doako saioa izango da, bi ordukoa, eta 2023an eta 2024an jaiotako haurrei eta haien familiei dago zuzenduta. Urtaro bakoitzean tailer bana eskaintzeko asmoa dute, lau guztira.

Orioko Herri Ikastolak Bizi udazkena izeneko esperimentazio tailerra antolatu du 2023an eta 2024an jaiotako haurrei eta haien gurasoei zuzenduta. Doakoa da, eta guztira lau tailer izango dira, urtaro bakoitzeko bana. Aurrenekoa hurrengo astean izango da, hilaren 22an, larunbatarekin, 11:00etatik 13:00etara.

Saio guztiak Ikastolak emango dituzte, eta aurrez izena eman beharko da parte hartu ahal izateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide