EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar arratsaldean

Julene Sorarrain

Orioko errioa. (Onintza Lete Arrieta)

Non gaude eta nora goaz? izenburupean, koalizioko Programa idazkari eta bozeramaile Nerea Kortajarena udalgintzako balantzeaz eta aurrera begirako kontuez ariko da biharko jardunaldian.

Orioko EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar arratsaldean. Non gaude eta nora goaz? izenburupean, koalizioko Programa idazkari eta bozeramaile Nerea Kortajarena udalgintzako balantzeaz eta aurrera begirako kontuez ariko da biharko jardunaldian. Halaber, koalizioko militanteak nahiz herritar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.

Galtzarrin egingo dute batzarra,19:00etan hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide