Oriotarrek emandako erantzunarekin gustura dira elikagaien bankuko boluntarioak

Onintza Lete Arrieta 2025eko azaroaren 10a

Aurreko urte bateko janari bilketa bat. (Guka)

Ostiralean eta larunbatean oinarrizko produktuak bildu zituzten lurraldeko hainbat herritan, tartean Orioko Eroski supermerkatuan. Jakiz betetako hamar kaxa handi eta olioz betetako beste hamar kaxa txiki bete dituzte herrian.

Gipuzkoako Elikagaien Bankuko Orioko boluntarioak gustura dira herritarrek beste behin egindako ekarpenarekin. Ostiralean eta larunbatean egun osoan egon ziren Eroski supermerkatuan oinarrizko produktuak jasotzen, eta guztira, jakiz betetako hamar kaxa handi eta olioz betetako beste hamar kaxa txiki bete dituzte.

Txandaka, zortzi-hamar boluntario aritu dira zeregin horretan, eta udaberrian egingo duten hurrengo kanpainarako herritarrak animatu dituzte boluntario hastera. Izan ere, Orion dauden boluntarioetako batzuk adinez oso nagusiak dira, eta nahiko lukete belaunaldi gazteagoen laguntza jaso.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide