Orioko Futbol Taldeko neska-mutilak gogor aritu dira asteburu honetan. Etxean lehiatu dira gizonezkoak, eta 0-0 berdindu dute Hernaniko taldearen aurka, eta emakumezkoek, berriz, 2-1 galdu dute, Oiartzunen kontra.
Hala, sailkapenari begira, Ohorezko Mailan bederatzigarren dira une honetan emakumezkoak, postu bat behera eginda, eta hamabigarren, gizonezkoak.
Datorren asteburuan Oiartzunen aurka ariko dira gizonezkoak Mendibeltzen –hamaikagarren da sailkapenean, Oriokok baino puntu bat gehiagorekin–, eta Elgoibarren kontra, berriz, emakumezkoak.