Orioko jubilatuek asteburu pasa ederra egin dute Segovia (Espainia) aldean. Ostiral goizean hasi zuten bidaia, eta kanpoan hainbat otordu egin eta bapo janda itzuli ziren etxera atzo iluntzean. Jan-edanaz gain, herri politak bisitatzeko aukera ere eduki dute: Pedrazan izan ziren aurrena, Segovian gero, eta azkenik, La Granja de San Ildefonson –multzo historiko monumental izendapena du azken horrek–. Segovian bisita gidatua egin zuten, eta nola ez, hango akueduktu historikoa bertatik bertara ikusteko aukera eduki zuten.
Ohi bezala, Zaharren Babeslekua jubilatuen elkarteak antolatu du txangoa, eta 40 lagunek parte hartu dute.
