Sua piztu da Eusko Gudari kaleko etxebizitza batean

Onintza Lete Arrieta 2025eko azaroaren 7a

Zauriturik ez da egon baina bizilagun guztiak kalera atera behar izan dituzte. 16:30 aldera hasi dira lanean suhiltzaileak, eta laster lortu dute kontrolatzea.

Eusko Gudari kaleko etxebizitza batean sua piztu da gaur arratsaldean, eta suhiltzaileek esku hartu behar izan dute. Zorionez zauriturik ez da egon –sua piztu den unean ez zen inor etxean–, baina bizilagun guztiak kaleratu behar izan dituzte.

Behebarruko bederatzi etxebizitzetako bakarrean gelditu dira barruan, beraiek hala eskatuta; adineko pertsona bat zaintzaile batekin gelditu da.

Suhiltzaileak 16:30 aldera hasi dira lanean, eta 17:00 aldera kontrolatu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide