Orioko Futbol Taldearen asteburuko partidak

Julene Sorarrain 2025eko azaroaren 7a

Orioko Futbol Taldeko kadete neskak. (utzitakoa)

Asteburu honetan ere hainbat partida jokatuko dituzte herriko futbolariek Mendibeltzen nahiz kanpoko zelaietan.

Asteburua iristear da, eta Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du klubeko talde bakoitzak zer talderen kontra eta noiz jokatuko dituen partidak. Hona hemen asteburuko norgehiagokak:

Azaroak 8, larunbata

  • 09:30. Infantil Neskak F8: Zumaiako F.T. - Orioko F.T. (Aita Mari, Zumaia).
  • 12:30. Kadeteen lehenengo maila Mendibeltz: Igeltegi C.F. C - Orioko F.T. (La Salle, Donostia).
  • 16:00. Gizonezkoen Ohorezko Erregionala: Hernani C.D. - Orioko F.T. (Zubipe, Hernani).
  • 16:30. Jubenilen lehenengo maila: Amaikak Bat K.E. B - Orioko F.T. (Errotazar, Deba).
  • 17:30. Erregionalen lehenengo maila: Ikasberri K.E. - Orioko F.T. (Garmendipe Anexo, Azpeitia).
  • 18:15. Emakumezkoen Ohorezko Erregionala: Oiartzun K.E. B - Oiroko F.T. (Karla Lekuona, Oiartzun).

Azaroak 9, igandea

  • 10:00. Infantil Handi: Trintxerpe C.D. - Orioko F.T. (Trintxer, Pasaia).
  • 10:00. Infantil Txiki: Orioko F.T. - Urki C.D.
  • 12:00. Emakumezkoen Ohorezko kadetea: Orioko F.T. - Oiartzun K.E.
  • 15:00. Infantilen lehenengo maila: Añorga K.K.E. - Orioko F.T. (Rezola, Añorga).
  • 16:00. Gorengo Kadetea: Lengokoak C.D. - Orioko F.T. (Cesar Benito, Donostia).
  • 17:00. Ohorezko Jubenila: Vasconia C.D. B - Orioko F.T. (Puio, Donostia).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide