Cohousing-ari buruzko hitzaldia emango du Lagungarri elkarteak hilaren 14an

Julene Sorarrain 2025eko azaroaren 9a

Cohousing etxebizitza ereduaren irudi bat. (utzitakoa)

Zainbizik antolatu du cohousing-ari buruzko hitzaldia eta elkartearen egoitzan egingo dute. Lagungarri elkarteko kideek emango dituzte etxebizitza ereduari buruzko xehetasunak, euskaraz eta gazteleraz. 

Zainbizi elkarteak antolatuta, cohousing-ari buruzko hitzaldia eskainiko dute azaroaren 14an, ostiralarekin, elkartearen egoitzan. Lagungarri elkarteko kideek emango dituzte gaiari buruzko azalpenak, eta couhousing bizitza eredua –etxebizitza kolaboratiboa– zer den izango dute hizpide. Besteak beste, eredua nondik datorren eta testuinguru ezberdinetan zer forma hartu duen azalduko dute hitzorduan.

Halaber, Murgian (Araba) garatzen ari diren proiektua nolakoa den eta zein fasetan dagoen ere azalduko dute. Solasaldia bereziki 50 urtetik gorakoei zuzenduta dagoela aurreratu dute, baina gaian interesa duen edonork hartu dezake parte. Bi saio eskainiko dituzte: lehena 17:30ean hasiko da, euskaraz; bigarrena, aldiz, 19:00etan izango da, gazteleraz. Informazio gehiago eskuratzeko, 645 005 557 zenbakira idatzi daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide