Neguko arroparen bilketa egingo du Iriki Begik hilaren 14ean eta 15ean

Julene Sorarrain

Arropa bilketa egingo dute SOS Arrazakeria taldearentzat. (Pixabay)

Iriki Begik elkarteak antolatuta, gizonezkoen neguko arropa bilduko dute datorren astean, SOS Arrazakeria taldeari bidaltzeko helburuarekin. Arropa ez ezik, mantak eta lo zakuak ere jasoko dituzte. Herriko Plazan egingo dute bilketa, azaroaren 14ean eta 15ean.

Iriki Begik elkarteak neguko arropa eta materiala bilduko du datorren astean, SOS Arrazakeria elkarteari bidaltzeko helburuarekin. Antolatzaileek zehaztu dutenez, gizonezkoen neguko arropa eta oinetakoak jasoko dituzte, baita mantak, lo zakuak edota kamiseta termikoak ere. Halaber, egoera onean dagoen materiala ekartzeko eskatu diete herritarrei.

Herriko Plazan jarriko dute postua, eta bertan izango dira azaroaren 14ean, 17:00etatik 20:00etara, eta 15ean, berriz, 11:30etik 13:30era. Informazio gehiago eskuratzeko, irikibegik@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide