Bihar izango da sanmartinetako afarirako txartelak erosteko azken eguna

Julene Sorarrain 2025eko azaroaren 4a

Hainbat auzotar, Ortzaikako sanmartinak ospatzen. (artxibokoa)

San Martin jaiak ospatuko dituzte asteburuan Ortzaikan, eta larunbateko afari giroturako txartelak oraindik eskuragai daude, 30 euroren truke. Interesdunek Kutixira edo Olidenera jo dezakete horien bila.

San Martin jaiak ospatuko dituzte Ortzaika auzoan azaroaren 6an hasi eta azaroaren 16ra arte. Urtero bezala, ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute San Martin bailarako nahiz inguruetako bizilagun guztien gozagarri. Aurtengoan, besteak beste, herri kirolen erakustaldia, musika emanaldiak, kalejirak eta haurrentzako jolasak izango dira nagusi jaietan, baita afari girotua ere. 

Larunbatean izango da azken hitzordu hori, 21:00etan hasita, hain zuzen, eta txartelak bihar arte izango dira eskuragai Kutixin eta Olidenen, 30 euroren truke. Menuari dagokionez, patea, entsalada mistoa, kroketak, txerri saiheskiak, oilasko errea, kontesa eta kafea egongo dira, edaria barne.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide