Tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek igandean, Behobia-Donostia lasterketa dela eta

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 3a

Behobia-Donostia lasterketa. (EITB)

Irunera joateko beste bi tren jarriko ditu Euskotrenek igandeko lehen orduetarako. Arratsaldean, berriz, ordu erdiro izango dira zerbitzuak, Donostiatik itzultzeko.

Igandean korrituko dute Behobia-Donostia lasterketa, eta, ohikoa den bezala, milaka lagun bertaratuko dira mugaldean dagoen auzo horretara, kirol jarduera horretan parte hartzeko asmoarekin. 

Korrikalarien joan-etorria errazteko, Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean. Hala, goizeko lehen orduetan bi tren berezi izango dira Zumaia eta Irungo Ficoba artean, goizeko 07:42an eta 08:42an, hain zuzen. Tren horiek zuzenean joango dira Irungo geralekura. Beraz, Donostiako Amaran ez da trenez aldatu beharrik izango. 

Tren zerbitzu bereziaren helburu nagusia parte hartzaileak lasterketaren irteera puntura eramatea izango da. Trenez Ficoba geltokiraino iritsi ahal izango da, eta handik anezka autobusak jarriko dira irteera puntura eramateko.

Arratsaldean, berriz, ordu erdiro izango dira trenak Donostiatik itzultzeko, eta ez orduero asteburu eta jaiegunetan gertatzen den bezala. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide