Orioko Futbol Taldeko neska-mutilak finago aritu dira asteburu honetan aurrekoan baino. Etxean lehiatu dira biak, eta emakumezkoek 2-0 irabazi dute Aiztondo taldearen aurka, eta gizonezkoek, berriz, bana berdindu, Elgoibarren kontra.
Hala, sailkapenari begira, Ohorezko Mailan zortzigarren dira une honetan emakumezkoak, bi postu gora eginda, eta hamabigarren, gizonezkoak, postu bat gora eginda.
Datorren asteburuan Hernaniren aurka ariko dira gizonezkoak haien etxean –hamargarrren da sailkapenean, Oriokok baino puntu bat gehiagorekin–, eta Oiartzun liderraren kontra, berriz, emakumezkoak.