Azaroaren 25a

Azaroaren 25a antolatzeko bilera irekia egingo dute ostegunean

Julene Sorarrain

Hainbat herritar Azaroaren 25eko mobilizazioan. (Guka)

Bileraren helburua da guztien ekarpenekin azaroaren 25eko ekitaldiak adostea. Saregilen emakumeen etxean bilduko dira, Oriko Mugimendu Feministak deituta.

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna izango da eta Orioko Mugimendu Feministak deituta, emakumeen aurkako indarkeria matxista salatzeko egitaraua antolatu nahi dute.

Horretarako, azaroaren 6an, ostegunarekin, egingo dute bilera 19:00etan, Saregile emakumeen etxean, eta herritar guztiak deitu dituzte hitzordura. Asmoa da bertan proposamenak azaltzea eta guztien ekarpenekin azaroaren 25eko jarduerak adostea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide