Orioko baratze parkea adjudikatzeko udal araudi erregulatzailea bozkatuko dute bihar udalbatzarrean

Onintza Lete Arrieta 2025ko urr. 29a, 14:13

Aurtengo urtarrileko bilkura bateko une bat. (Guka)

Urriko ohiko bilkura 19:30ean hasiko da eta, ohi bezala, atari honetan zuzenean ikusteko aukera egongo da. Gaien artean lau herritarrek aurkeztutako Palestinari buruzko mozio bat ere bozkatuko dute.

Urriko ohiko udalbatzarra egingo dute bihar Orioko udaletxeko udalbatzar aretoan, 19:30ean hasita. Ohi bezala, atari honetan zuzenean jarraitu ahalko da bilkura.

Biharko udalbatzarrak sei puntu edukiko ditu, horien artean garrantzitsuena Orioko baratze parkea adjudikatzeko eta kudeatzeko udal araudi erregulatzaileari buruzkoa. Horrez gain, lau herritarrek mozioa aurkeztu dute Palestinari buruz, eta horren inguruko erabakia ere hartuko du udalbatzak.

Honakoak dira biharko udalbatzarreko puntuak:

1.- 2025 eko hirugarren hiruhileko berankortasun txostenaren berri ematea.

2.- 2025eko udal aurrekontuaren hirugarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

3.- Onartzea, egoki bada, eranskina, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orioko Udalaren arteko hitzarmena luzatzekoa.

4.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko baratze parkea adjudikatzeko eta kudeatzeko udal araudi erregulatzailea.

5.- Onartzea, egoki bada, Ainara Peña Illarramendi eta hiru herritar gehiagok aurkeztutako mozioa Palestinari buruz.

6.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide