Porrotarekin eta berdinketarekin itzuli dira Orioko Futbol Taldeko neska-mutilak asteburuan etxetik kanpo jokatutako partidetatik. Gizonezkoek 1-0 galdu zuten partida atzo arratsaldean Beti Gazte taldearen aurka Lesakan (Nafarroa) jokatutako norgehiagoka, eta emakumezkoek, berriz, bana berdindu zuten, eta puntu bat eskuratu, Landetxa taldearen aurka, Irunen (Gipuzkoa). Atzo arratsaldean lehiatu ziren azken horiek ere.
Ohorezko Mailan, zortzigarren dira une honetan emakumezkoak sailkapenean, eta hamahirugarren, gizonezkoak.
Datorren asteburuan etxean jokatuko dituzte partidak bi taldeek, emakumezkoek sailkapenean azkena dagoen Aiztondoren kontra –ez dauka punturik–, eta gizonezkoek, Elgoibarren kontra; laugarren dago talde hori, sailkapenaren goialdean.