Lukiek eta Pelax igoko dira Etxeluzeko oholtzara azaroaren 8an

Onintza Lete Arrieta

Lukiek musika taldeko hirukotea. (Utzitakoa)

Rock kontzertua iragarri du Gaztetxeak azaroko bigarren astebururako, eta jakinarazi du sarrerak momentuan bertan jarriko dituztela salgai.

Kontzertu berria iragarri du Etxeluze gaztetxeak hurrengo asterako, zehazki, azaroaren 8rako, larunbatarekin. Lukiek eta Pelax taldeak igoko dira oholtzara 22:00etan hasita, eta sarrerak momentuan bertan egongo dira salgai 11 euroan –euro bat Gaztetxeko azken lapurretari aurre egiteko izango da–. 

Hemen entzun daiteke talde horien kantu bana:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide