Asteburua iristear da, eta Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du klubeko talde bakoitzak zer talderen kontra eta noiz jokatuko dituen partidak. Bi talde nagusiek igande arratsaldean jokatuko dituzte norgehiagokak, emakumezkoek Irunen (Gipuzkoa) Landetxaren kontra, eta gizonezkoek, Lesakan (Nafarroa), Beti Gazte taldearen kontra.
Orioko klubak jakinarazi du akordioa lortu duela Beti Gazte taldearekin, eta beraz, bi taldeetako bazkideek sarrera doan izango dutela bestearen futbol zelaian.
Hona hemen asteburuko norgehiagokak (Jubenilen Lehenengo Mailakoek atsedena izango dute asteburu honetan):
Urriak 25, larunbata
- 11:30. Gorengo Kadeteak: Real Union B- Orioko F.T. (Gal, Irun)
- 14:00. Infantil Txiki: Zarautz-Orioko F.T. (Asti Txiki, Zarautz)
- 15:30. Kadeteen Lehenengo Maila Mendibeltz: Usurbil-Orioko F.T. (Harane, Usurbil)
- 16:00. Erregional Lehenengo Maila: Orioko F.T.-Mutriku B
- 18:00. Ohorezko Jubenila: Orioko F.T.-Zarautz B
Urriak 26, igandea
- 09:00. Infantil Neskak F8: Lizeotarrak-Orioko F.T. (Berio, Donostia)
- 10:00. Emakumezkoen Ohorezko Kadeteak: Orioko F.T.-Reala
- 12:00. Kadeteen Lehenengo Maila Kukuarri: Orioko F.T.-Amaikak Bat
- 12:45. Infantilen Lehenengo Maila: Vasconia B-Orioko F.T. (Puio, Donostia)
- 12:00. Infantil Handi: Antiguoko-Orioko F.T. (Berio, Donostia)
- 17:00. Gizonezkoen Ohorezko Maila: Beti Gazte-Orioko F.T. (Mastegi, Lesaka)
- 18:30. Emakumezkoen Ohorezko Maila: Landetxa-Orioko F.T. (Ugalde-Ventas, Irun)