Ohorezko erregional mailako jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Orioko Futbol Taldeko emakumezko eta gizonezkoek. Etxean aritu da emakumezkoen taldea, eta 3-0 emaitzarekin irabazi du Urola Kirol Elkartearen aurka.
Gizonezkoek, berriz, 2-3 emaitzarekin amaitu dute jardunaldia asteburuan Mutrikuko Futbol Taldearen aurka, eta hamargarren postuan dira sailkapenean, Beasaingo taldearekin berdinduta. Emakumeen taldea, aldiz, zazpigarren postura igo da sailkapenean, eta Elgoibar C.D. eta Urola K.E. taldeekin berdinduta dago.
Kluben arteko akordioa
Bestalde, Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du akordioa egin duela Mutriku Futbol Taldearekin, eta hala, bi taldeetako bazkideek doan izango dutela Mendibeltz eta San Miguel futbol zelaietarako sarrera.
Larunbatean jokatu zuten Mutrikun, eta otsailaren 28ko asteburuan izango da Mendibeltzeko norgehiagoka.