Giro ederrean igaro dute asteburua Etxeluze gaztetxean. Izan ere, eguerdian hasi eta iluntzera arte, musikaz eta eguraldi onaz gozatu ahal izan zuten atzokoan gaztetxera gerturatu zirenek.
Eguna Marianitadarekin hasi zuten gaztetxe kanpoko lorategian, Beatriz Egizabalen bakarrizketa entzuten zuten bitartean. Saioaren ostean, Bargi eta Isuok kontzertua eskaini zuten. Gainera, bertaratu zirenek pintxoak eta garagardo artisaua dastatzeko aukera izan zuten eguzkipean.
Arratsaldean ere izan zen zer ospaturik. Hain zuzen ere, Neu Troia, Nabasi eta Electrikass taldeek kontzertu bana eskaini zuten, eta iluntzera arte kantuan eta dantzan aritu ziren herritarrak.
(Argazkiak: utzitakoak)