Orioko Udalak haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko tailerra antolatu du hilaren 21erako eta 28rako, "euskal literatura ezagutarazi eta maitatzeko" helburuarekin. Hala, bi saio eskainiko dituzte, eta parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute liburutegian.
Nola lagundu haurrari irakurzaletzen? izenburupean, haurrentzako liburu egokiak aukeratzeko gomendioak emango ditu Yolanda Arrietak, baita gaztetxoak irakurtzera zaletzeko aholkuak ere. Parte hartzaileek haurrentzako literaturako liburu asko ezagutzeko aukera izango dutela aurreratu du udalak, eta aldi berean, irizpideak eta tresnak jasoko dituzte ikastaroan zehar. Haurrekin harreman zuzena duten gurasoei, irakasleei edota liburuzainei zuzenduta egongo dira saioak.
Hori horrela, Kultur Etxean eskainiko dute tailerra eta bi orduko iraupena izango dute saioek, 17:00etatik 19:00etara.