Adimen Artifiziala erabiltzen ikasteko tailerra antolatu du KZguneak

Julene Sorarrain 2025ko urr. 18a, 11:00

Smartphone bat. (pixabay)

Besteak beste, Adimen Artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak erabiltzen ikasteko tailerra eskainiko du Orioko KZguneak, azaroaren 5etik 7ra. Hori ez ezik, WhatsApp aplikazioari buruzko ikastaroa ere emango dute, azaroaren 12tik 14ra. Bi saioetarako izen-ematea dagoeneko zabalik da. 

Orioko KZguneak formakuntza ikastaro bana eskainiko du datorren hilean. Lehena Adimen Artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak erabiltzen ikasteko izango da, eta azaroaren 5etik 7ra iraungo du. Ordutegiari dagokionez, 6:00etatik 18:00etara izango da, gazteleraz. 

Bigarren ikastaroa, aldiz, WhatsApp mezularitza aplikazioa erabiltzen ikasteko izango da. Bigarren honek azaroaren 12tik 14ra iraungo du, ordutegi berean, eta gazteleraz izango da baita ere. 

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, interesdunek Orioko KZgunearen bulegora jo dezakete (Kultur Etxea, lehenengo solairua), baita 945-06 25 55 zenbakira deitu edota tutor.orio@kzgunea.net helbidera idatzi ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide