Orioko Futbol Taldearen asteburuko partidak

Onintza Lete Arrieta 2025ko urr. 16a, 09:02

Mendibeltz futbol zelaia. (Orioko Udala)

Asteburu honetan ere hainbat partida jokatuko dituzte herriko futbolariek Mendibeltzen nahiz kanpoko zelaietan. Talde nagusiei dagokienez, biek etxean izango dituzte lehiak, gizonezkoek larunbatean Mutrikuren aurka, eta emakumezkoek igandean, Urolaren kontra.

Asteburua iristear da, eta Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du klubeko talde bakoitzak zer talderen kontra eta noiz jokatuko dituen partidak. Hona hemen asteburuko norgehiagokak:

Urriak 18, larunbata

  • 09:00. Infantil Txiki: Orioko F.T.-Amaikak Bat
  • 11:30. Infantil Neskak F8: Orioko F.T.-Usurbil
  • 15:00. Gorengo Kadetea: Orioko F.T.-Real Sociedad
  • 16:30. Erregionalen Lehenengo Maila: Soraluze C.F.-Orioko F.T. (Ezozia, Soraluze)
  • 17:00. Gizonezkoen Ohorezko Maila: Orioko F.T. - Mutriku. 
  • 18:15. Jubenilen Lehenengo Maila: Zestoa K.B. 'B'-Orioko F.T. (Iraeta, Zestoa)
  • 18:00. Jubenilen lehenengo maila: Orioko F.T. - Zumaiako F.T. B.
  • 19:00. Kadeteen Lehenengo Maila Mendibeltz: Orioko F.T.-Billabona K.E. 'C'

Urriak 19, igandea

  • 11:30. Ohorezko Jubenila: Usurbil F.T.-Orioko F.T. (Harane, Usurbil)
  • 15:00. Infantil Handi: ZOrioko F.T.-Arrupe Chaminade C.D.D.F.
  • 16:15. Emakumezkoen Ohorezko Kadetea: Añorga K.K.E.-Orioko F.T. (Rezola, Donostia)
  • 17:00. Emakumezkoen Ohorezko Maila: Orioko F.T.-Urola K.E.
  • 17:00. Kadeteen Lehenengo Maila Kukuarri: Zestoa K.B. 'B'-Orioko F.T. (Iraeta, Zestoa).
  • 19:00. Infantilen Lehenengo Maila: Orioko F.T.-Zestoa K.B.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide