Orioko Futbol Taldeko gizonezkoek gonbidatu berezia izango dute bihar iluntzean etxeko zelaian, izan ere, RS Zubietako jubenilak etorriko dira Oriora lagunarteko norgehiagoka jokatzera. Realaren harrobiak osatzen du RS Zubietako taldea, eta biharkoan OFTko gizonezkoen lehen taldea izango dute aurkari.
Hain zuzen ere, gaueko 21:00etan hasiko da partida eta herritarrei gonbidapena luzatu die klubetik, etxekoei animatzera eta partidaz gozatzera etor daitezen.