Saretxe Etxebizitza Sindikatuak antolatuta, Elkartasuna Jaialdia ospatuko dute datorren azaroaren 29an Etxeluze gaztetxean. "Kapitala gure klasea gogor kolpatzen ari den honetan, tresnak eraikitzen jarraitzea dagokigu! Orain arteko lan sindikalak eragindako kostu errepresiboari aurre egiteaz harago, etorkizuneko borroka hauspotzen jarraitzeko erresistentzia kutxa eraikitzen jarraitu behar dugu", kontatu dute antolatzaileek.
Hori horrela, egitarau biribila osatu dute larunbat iluntzerako. Gaueko 21:00etan hasiko dira kontzertuak eta Zaaf, Olaia Inziarte eta Tatxers musikariak igoko dira oholtza gainera. Emanaldien ostean, Drama Darama eta Bombo eta Klat DJ-en txanda izango da gaztetxea girotzeko, 01:00ean hasita.
Sarrerak 10 euroko kostua du, eta txartel bakoitzaren preziotik euro bat gaztetxeak jasandako lapurretari aurre egiteko bideratuko dute. Txartelak erreserbatzeko, etxebizitza.saretxe@gmail.com helbidera idatzi daiteke.