Miriam Mendoza ipuin kontalaria izango da urriaren 20an Kultur Etxean

Julene Sorarrain

Miriam Mendoza ipuin kontalaria.

Ohi bezala, Miriam Mendozak kontatuko dizkie ipuinak herriko haurrei, 18:00etan hasita.

Urriaren 20an, astelehenarekin, egingo dute ipuin kontaketa saioa Kultur Etxean. HH 3tik aurrerako umeentzako izango da, eta ohi bezala, Miriam Mendozak kontatuko ditu istorioak.

18:00etan izango da hitzordua, eta izena aurrez eman beharko dute saioaz gozatu nahi dutenek. Hori liburutegiko harreran bertan egin ahal izango dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide