Asteburu ona izan da Orioko Futbol Taldearentzat

Julene Sorarrain 2025ko urr. 13a, 10:00

Orioko Futbol Taldeko emakumezkoak. (utzitakoa)

Orioko Futbol Taldeko emakumezkoek 0-2 irabazi dute etxetik kanpo Lasarteko taldearen aurka. Gizonezkoek ere emaitza onak eskuratu dituzte, izan ere, 1-4 irabazi dute baita etxetik kanpo ere, Urola K.E. taldearen aurka.

Ohorezko erregional mailako jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Orioko Futbol Taldeko emakumezko eta gizonezkoek. Etxetik kanpo aritu da emakumezkoen taldea, eta 0-2 emaitzarekin irabazi du Lasarteko Ostadar kirol elkartearen aurka.

Gizonezkoek ere asteburu ona izan dute etxetik kanpo. Izan ere, 1-4 emaitzarekin amaitu dute jardunaldia asteburuan Urola Kirol Elkartean aurka, eta bederatzigarren postura igo dira sailkapenean, Beasaingo eta Tolosako taldeekin berdinduta. Emakumeen taldeak, aldiz, hamaikagarren postuan jarraitzen du sailkapenean, Debagoienarekin eta Elgoibarrekin berdinduta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide