Bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia zabaldu du Orioko Udalak

Onintza Lete Arrieta 2025ko urr. 10a, 08:30

Balantza.

Asteazkenean argitaratu zen erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) eta interesa dutenek hogei egun naturaleko epea izango dute beren burua postura aurkezteko. Erabakia udalbatzarrak hartuko du.

Orioko Udalak deialdia zabaldu du bake epaile titularra eta ordezkoa aukeratzeko. Asteazkenean, urriak 8, argitaratu zen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO), eta interesa dutenek hogei egun naturaleko epea izango dute –urriaren 9tik hasita– beren burua aurkezteko. 

Instantziak Orioko Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean aurkeztu behar dira, eta hautagaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatutako baldintzak, instantziak aurkezteko epea bukatzen den egunean; era berean, instantzian alegatutakoa egiaztagirien bidez frogatuko dute, eta ezgaitasunik edo bateraezintasunik ez dutela egiaztatuko dute.

Era berean, izangaiek memoria txiki bat egin eta erantsiko dute, beren hautagaitzaren egokitasuna eta balorazioa egiterakoan kontuan har daitezkeen aldagaiak adieraziz.

Esteka honetan dago betebeharrei buruzko informazio gehiago. Udaleko Idazkaritzan ere badago informazio guztia eskuragarri. 

Behin eskaerak aurkezteko epea amaituta, udalbatzak aukeratuko ditu bake epaile titularra eta ordezkoa, eskaera aurkeztu dutenen artean. Erabakia udal batzarkideen gehiengo absolutuaren aldeko botoarekin hartu beharko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide