Jakinmin elkartea eta Txurrumuski aisialdi taldea LH 5, LH 6 eta DBH 1 mailetako haurrei zuzendutako filosofia saioak eskaintzen ari dira Orioko Udalaren laguntzarekin. Hala, Gaztelekuan egingo dute datorren jardunaldia, urriaren 11n, larunbatarekin, 17:00etan hasita.
Saioak jolasetik abiatuta prestatzen dituzte, eta udalak jakinarazi du arrakasta handia izan zuela aurrenekoak, eta horregatik, egitasmoari jarraipena ematea erabaki dutela. Ordu eta erdiko iraupena izango du, eta doan izango da.
Interesa dutenek, lotura honen bidez eman behar dute izena.