Xanti Agirrezabalak Satiro antzezlana taularatuko du urriaren 17an, 21:00etan hasita, Kultur Etxean. Saiora bertaratzeko interesa dutenek, ordea, aldez aurretik gonbidapena jaso beharko dute, eta horretarako aukera izango da gaur arratsaldetik aurrera, Turismo Bulegoan.
Obrak "sexu instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia" aurkezten du, "basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker zangoak, adarrak eta isatsa zituena", hain zuzen ere. Ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen da.
Udalak aurreratu duenez, aktore azpeitiarrak mitologiako pertsonaia interpretatuko du, eta "izaki lotsagabearen" paperetik, ikus entzuleei zuzenduko zaie, "haien instintu gordinenak bistaratzeko".