Beti Onak eskubaloi taldeak asteburu ezinhobea igaro du, izan ere, Polonian izan dira bertako jokalariak Europako Ligako jardunaldia jokatzen. Taldeko partaide dira, besteak beste, Laida Urbitarte, Libe Arruabarrena eta Maialen Orbañanos oriotarrak eta Galitxanka Lviv Ukrainiako taldea izan zuten aurkari larunbatean jokatutako norgehiagokan.
Hain zuzen ere, Poloniako Bilgoraj hirian jokatu zuten bigarren kanporaketako itzulerako partida, eta lehia estuaren ostean, 24-26 emaitzarekin irabaztea lortu zieten jokalari ukrainarrei. Hala, joanekoan zein itzulikoan irabazi ondoren, talde nafarrak Europako txapelketako hurrengo kanporaketara pasatzea lortu du, final hamaseirenetara sailkatuta.