Ohorezko erregional mailako jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Orioko Futbol Taldeko emakumezko eta gizonezkoek. Etxean aritu da emakumezkoen taldea, eta 3-2 emaitzarekin irabazi du Irauli Bosteko Futbol Taldearen aurka.
Gizonezkoek, berriz, 3-0 emaitzarekin amaitu dute jardunaldia asteburuan Azkoitiko Anaitasuna CD aurka, eta hamaikagarren postuan dira sailkapenean, Beasaingo eta Bergarako taldeekin berdinduta. Emakumeen taldeak ere hamaikagarren postua du sailkapenean, Debagoienarekin berdinduta.