Orioko Udalak aurrera jarraitzen du herriko zaintzaren egoera lantzeko prozesuan, eta iaz bezala aurte ere, gizonei zuzendutako tailer bat antolatuko du. Hiru saio izango dira guztira, eta izen-ematea galdetegi honen bidez egin daiteke.
Zer aldatzen da gizonok zaintzea aukeratzen dugunean? izenburupean, Gorka Iriarte Lezaunek gidatuko ditu saioak. Saregilen izango da ikastaroa, 18:00etatik 20:00etara, urriaren 16an, azaroaren 13an eta abenduaren 11n. "Helburua da gizonek zaintzaren inguruan dituzten bizipenak eta gogoetak partekatzea, eta ariketa kolektibo horretatik ondorioak eta irakaspenak ateratzea", aurreratu du udalak.
Informazio gehiagorako, Saregileren egoitzara jo daiteke (Kale Nagusia, 17) baita saregile@orio.eus helbidera idatzi edo 623 17 85 53 zenbakira deitu ere.