Dagoeneko zabalik da Ludotekan eta Gaztelekuan izena emateko epea

Julene Sorarrain 2025ko urr. 3a, 11:00

Orioko ludoteka. (artxibokoa)

Gaztelekua ostegunetik astelehenera egongo da zabalik Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleentzat, eta Haur Hezkuntzako umeek, berriz, bi taldetan banatuta jo dezakete Ludotekara, astelehenetik ostegunera, hain zuzen. LHko ikasleek ere parte har dezakete Ludotekan.

Martxan dira dagoeneko Orioko Ludoteka eta Gaztelekua, eta ohi bezala, Txurrumuski Aisialdi Elkartea arduratuko da bertako zerbitzua eskaintzeaz. Ludotekan izena emateko aukera presentzialki edo online egin daiteke, galdetegi honen bidez. Gaztelekuan, aldiz, ez da aurrez izenik eman behar. 

Hori horrela, Ludotekan bi talde bereiziko dituzte, hala nola astelehen eta asteazkenetako taldea (leku guztiak beteta daude jada), eta astearte eta ostegunetako taldea. Orotara, HH 5 eta LH 3 bitarteko 35 haurrentzako lekua izango da; edukiera betez gero, plazen kopurua zabaltzeko aukera aurreikusi dute. Hauxe izango da ordutegia:

  • 16:45 - 18:00. Sarrera malgua: haurrak pixkanaka gerturatuko dira eta bertako materialarekin eta beren artean jolastuko dira.
  • 18:00 - 19:00. Programatutako ekintza.
  • 19:00 - 19:30. Gurasoak gerturatu ahala, haurra agurtuko da.

Gaztelekua ere martxan da dagoneko, eta 10 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta dago zerbitzua. Ostegunetik astelehenera izango da zabalik, ordutegi honetan:

  • Astelehenetan: 16:45 - 20:00.
  • Ostegunetan: 16:45 - 20:00.
  • Ostiraletan: 16:45 - 20:30.
  • Larunbatetan: 16:30 - 21:00.
  • Igandetan: 16:30 - 20:30.

Informazio gehiago eskuratzeko, Txurrumuski elkarteko kideekin jarri daiteke harremanetan:

  • Orokorra: txurrumuski@txurrumuski.org eta 666 194 368.
  • Ludoteka: ludoteka.orio@txurrumuski.org eta 943-13 30 05.
  • Gaztelekua: gaztelekua.orio@txurrumuski.org eta 943-13 25 49.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide