Haurrak irakurzaletzen laguntzeko tailerra eskainiko dute urrian

Julene Sorarrain 2025ko urr. 1a, 09:00

Haurra liburua irakurtzen Orioko liburutegian. (Guka)

Nola lagundu haurrari irakurzaletzen? izenburupean, haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko tailerra eskainiko du Yolanda Arrietak Kultur Etxean. Saioak hilaren 21ean eta 28an izango dira, eta izena emateko epea zabalik da dagoeneko.

Orioko Udalak haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko tailerra antolatu du hilabete honetarako, "euskal literatura ezagutarazi eta maitatzeko" helburuarekin. Hala, bi saio eskainiko dituzte, hilaren 21ean eta 28an, hain zuzen ere, eta parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute liburutegian.

Nola lagundu haurrari irakurzaletzen? izenburupean, haurrentzako liburu egokiak aukeratzeko gomendioak emango ditu Yolanda Arrietak, baita gaztetxoak irakurtzera zaletzeko aholkuak ere. Parte hartzaileek haurrentzako literaturako liburu asko ezagutzeko aukera izango dutela aurreratu du udalak, eta aldi berean, irizpideak eta tresnak jasoko dituzte ikastaroan zehar. Haurrekin harreman zuzena duten gurasoei, irakasleei edota liburuzainei zuzenduta egongo dira saioak.

Hori horrela, Kultur Etxean eskainiko dute tailerra eta bi orduko iraupena izango dute saioek, 17:00etatik 19:00etara. Izen-ematea dagoeneko zabalik da. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide