'Zazpi' eta 'Eutsi Malen' dokumentalen proiekzioa eta solasaldia eskainiko dituzte Kultur Etxean

Julene Sorarrain 2025ko ira. 29a, 14:00

Malen Osa mendi lasterkaria. (Goiena)

Urriaren 16an, ostegunarekin, eskainiko dute proiekzio bikoitza, 19:00etan hasita. Jarraian, Unai Ugartemendiak solasaldia eskainiko du, Mikel Lizarralde eta Malen Osa mendi lasterkariekin batera. Hitzordurako gonbidapenak dagoeneko eskuragai daude Kultur Etxean, 10:00etatik 13:00etara.

Talaimendi Mendi Elkarteak, Orioko Udalarekin elkarlanean, Zazpi. Kontakizun bat, tontorrez tontor eta Eutsi Malen dokumentalen proiekzioa eskainiko du datorren hilean. Hain zuzen ere, urriaren 16an izango da hitzordua, eta bertan izango dira Mikel Lizarralde eta Malen Osa mendi lasterkari eta ikus-entzunezkoen protagonistak.

Lehenengo proiekzioa Zazpi. Kontakizun bat, tontorrez tontor film laburrarena izango da. Mikel Lizarralde mendi lasterkaria da proiektuaren sortzailea, eta ikus-entzunezkoaren bitartez, esklerosi anizkoitza diagnostikatu ziotenetik bizitzari zukua nola ateratzen dion erakutsi nahi izan du. 

Bigarren dokumentalari dagokionez, Malen Osa mendi lasterkaria du protagonista. Golden Trail World Series lasterketan, lehenengo bost sailkatuen artean egotea lortu duen atleta gazteena da oñatiarra. Proiekzioaren ondoren, Unai Ugartemendiak solasaldia bideratuko du protagonistekin, ikus-entzunezkoen nondik norakoak eztabaidatzeko.

Hori horrela, arratsaldeko 19:00etan hasiko da lehen proiekzioa, Kultur Etxean. Bertaratzeko interesa dutenek, dagoeneko eskuratu ditzakete gonbidapenak Kultur Etxean, 10:00etatik 13:00etara, edota 625 706 438 zenbakira deituta. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide