Emaitza gazi-gozoak Orioko Futbol Taldeko jokalarientzat

Julene Sorarrain

Orioko Futbol Taldeko emakumezkoak.

Orioko Futbol Taldeko gizonezkoek 2-0 irabazi diete etxean Amaikak Bat elkarteko jokalariei, eta emakumezkoek, berriz, 4-2 emaitzarekin galdu dute Goierri Gorri taldearen aurka.

Ohorezko Mailako ligako jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Orioko Futbol Taldeko emakumezko eta gizonezko seniorrek. Etxean aritu da gizonezkoen taldea, eta 2-0 emaitzarekin irabazi du Donostiako Amaikak Bat taldearen aurka. 

Emakumezkoek, berriz, 4-2 emaitzarekin amaitu dute jardunaldia asteburuan Goierri Gorri taldearen aurka. Gizonezkoak zortzigarren dira sailkapen orokorrean, eta emakumeak, aldiz, hamaseigarren lekua dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide