Talaimendi helduen dantza eskolak, urtero bezala, dantzako ikastaroak jarriko ditu martxan. Besteak beste, erromeriako eta plazako euskal dantzak ikasi nahi dituzten herritarrei zuzenduta dago ikastaroa.
Lehen saioa gaur izango da, Kosta tailerrean, 21:00etatik 22:00etara bitartean. Ikastaroa 18 urtetik gorakoei dago zuzenduta, eta parte hartzeko interesa dutenek, Kosta Tailerrera jo dezakete gaur bertan.