Nerabeen sexualitateari eta elikadurari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte Treba programaren barruan

Julene Sorarrain 2025ko ira. 27a, 08:00

Bikote nerabe bat, parkean. (pixabay)

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba programaren harira, bi ikastaro eskainiko dituzte urrian. Alde batetik, Elikadura jarrera osasuntsuak gurasoentzako saioa urriaren 8an izango da; eta bestetik, Sexualitatea ezagutuz: emozioak, desira eta tratu ona nerabeentzako ikastaroa, urriaren 15ean emango dute. Biak Salatxo aretoan izango dira. 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa da Treba eta elikadurari nahiz nerabeen sexualitateari buruzko hitzaldi bana antolatu du Orion, datorren hilerako. Elikadura jarrera osasuntsuak gurasoentzako saioa da, eta urriaren 8an izango da, 18:00etan, Salatxo aretoan. Mireia Centeno adituak eskainiko du, hain zuzen. Saioan parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da kirola@orio.eus helbidera idatzita. 

Beste alde batetik, Sexualitatea ezagutuz: emozioak, desirak eta tratu ona ikastaroa urriaren 15ean egingo dute Orion, Salatxo aretoan baita ere. Hitzordua 12 eta 16 urte arteko nerabeei zuzenduta dago, eta bi orduko iraupena izango du, 18:30etik 20:30era, zehazki. Besteak beste, sexualitatea eta ongizate emozionala bezalako gaiak lantzeko saioa izango da.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide