Maialen Sarasuak Zinemaldian estreinatu den 'Maspalomas' filmean hartu du parte

Julene Sorarrain 2025ko ira. 24a, 16:30

Maialen Sarasua. (Egiguren argazkiak)

Zinemagile oriotarra Donostiako film jaialdian estreinatu duten Maspalomas filmean aritu da editore lanetan. Jose Maria Goenaga eta Aitor Arrutik zuzendu dute pelikula, eta Jose Ramon Soroiz du protagonista. 

Donostiako 73. Zinemaldiaren Sail Ofizialean estreinatu dute Maspalomas filma, Jose Maria Goenaga eta Aitor Arrutiren zuzendaritzapean. Bikotearekin hautsi ondoren, Vicentek gustuko duen bizimodua darama Maspalomasen (Kanariak, Espainia): eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin elkartuko da berriz. 

Maialen Sarasua zinemagile oriotarrak editore bezala hartu du parte filmean, eta ikusteko interesa dutenek, sarrerak eskuragai dituzte Zinemaldiaren atari digitalean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide