Ordenantza fiskalak onartuko dituzte iraileko ohiko udalbatzarrean

Julene Sorarrain 2025ko ira. 24a, 09:30

Uztaileko ez ohiko udalbatzarra. (Oier Arregi)

Orioko Udalbatzak iraileko ohiko bilkura egingo du ostegun arratsaldean, 19:30ean hasita, eta ohi bezala, udalbatzarra zuzenean ikusteko aukera egongo da webgune honetan.

Orioko Udalak zortzi puntuko udalbatzarra egingo du bihar arratsaldean, hilak 25, 19:30ean hasita. Udaletxeko udalbatzar aretoan egingo dute iraileko ohiko bilkura, eta beti bezala, udalbatzarra zuzenean ikusteko aukera egongo da webgune honetan.

Landuko dituzten puntuen artean dago onarpena ematea, egoki bada, Ordenantza Fiskalen eta bere Eranskinaren aldaketaren proposamenari. 

Honakoa da ekaineko udalbatzarreko gai zerrenda:

  1. Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalen eta bere Eranskinaren aldaketaren proposamena, eragina 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
  2. Onartzea, egoki bada, 2026 urteko egutegi fiskala. 
  3. Onartzea, egoki bada, Taxiaren Gipuzkoako Elkarteak aurkeztutako proposamena 2026ko auto-taxien hiri barruko tarifei buruz.
  4. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 8/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean.
  5. Onartzea, egoki bada, AEKren proposamena euskaltegiko tasen inguruan.
  6. Onartzea, egoki bada, musika eskolako langileen lanaldiak Udalhitzek xedatutakoaren arabera egokitzea.
  7. Onartzea, egoki bada, antzinatasunagatiko opor egun gehigarriak ezartzea. 
  8. Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide