ZAST saskibaloi klubak zehaztu du denboraldi honetako Orioko eskaintza

Onintza Lete Arrieta 2025ko ira. 22a, 11:20

Haur batzuk Karela kiroldegian saskibaloian jokatzen.

LH 3 eta LH 6 bitarteko haurrek ostegunetan izango dute saskibaloiaz gozatzeko aukera, Karela kiroldegian. Aurreneko saioa urriaren 2an izango da, eta zabalik dago aurre izen-ematea.

ZAST saskibaloi klubak zehaztu du denboraldi honetarako Orioko eskaintza: eskola saio bat eskainiko dute, ostegunetan, 18:30etik 19:30era, Karela kiroldegian.

LH 3-LH 6 bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta saskibaloiaren ezagutzaz disfrutatzea du helburu.

Aurreneko saioa urriaren 2an, ostegunarekin, izango da, eta aurre izen-ematea esteka honen bitartez egin daiteke. Lehen hilabetean proba garaia izango da, eta ondoren egingo da behin betiko izen-ematea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide