Kirol arropa bilduko dute aste honetan herriko bi ikastetxeetan eta Mendibeltzen

Onintza Lete Arrieta

Judo egiteko arropa.

Iriki Begik elkarteak egin du deialdia erabiltzen ez den kirol arropa emateko. 6 eta 16 urte artekoen neurriko arropak jasoko dituztela azaldu dute. 

Iriki Begik elkartasun taldeak bigarren eskuko kirol arropa jasoko du aste honetan herriko bi ikastetxeetan eta Mendibeltz futbol zelaian. 6 eta 16 urte bitartekoen neurriko arropak jasoko dituzte. Zehazki, honako kiroletako materiala bilduko dute: judo, arrauna, pilota, dantza, futbola, eskubaloia, saskibaloia, surfa, igeriketa eta eskola kirola. 

Zaragueta Herri Eskolan eta Orio Herri Ikastolan gaurtik ostiralera bitartean bilduko dute materiala, eta Mendibeltzen, berriz, ostiral honetan, 17:00etatik 20:00etara. Mendibeltzen kanpoaldean egongo direla zehaztu dute.

Elkarteak gogorarazi du egoera onean dagoen arropa bakarrik onartuko dutela. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide