Eguraldi ederraz gozatzen ari dira Orioko erretiratuak Huelvan

Julene Sorarrain

Zaharren Babeslekuko erretiratuak Huelvara (Espainia) egindako bidaiaz gozatzen dabiltza egunotan. Irailaren 15ean hasi zuten ibilbidea, eta 23ra arte izango dira Espainia aldean, Caceres, Huelva eta Valladolid ezagutzen. 

Zaharren Babeslekua bederatzi eguneko bidaiaz gozatzen ari da. Irailaren 15ean irten ziren Oriotik, Caceres (Espainia) aldera, eta geroztik inguruko atrakzio ospetsuak bisitatzen dabiltza, baita beste hainbat jardueraz gozatzen ere.

Caceresen hasi zuten bidaia, eta guarkoan, aldiz, egunpasa egin dute Taviva (Portugal) hirira. Datozen egunetan Espainiako Ayamonte eta Valladolid ezagutzeko aukera izango dute, eta irailaren 23an, azkenik, etxera itzuliko dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide